Kolonbiari buruzko hitzaldi eztabaida

Datorren asteburuan, Baltsan elkarteak eta Aldaka gaztetxeak lagundurik, EHZk ikasturteko hirugarren eztabaida antolatzen du. Aldi honetan, Kolonbiako egoerari buruz zuzenduko gira. Martxoaren 18an Donapauleko Xerbitxugunean arratseko 20:30tan, eta martxoaren 19an, arratsaldeko 19:00etan Ziburuko Baltsan ostatuan, Latinoamerikako herrialde horretaz berri ukaiteko eta eztabaidatzeko aukera izango da.

Horretarako bi hizlari lagun izanen ditugu : Andrés Felipe López eta Jorge Freytter-Florian, biak Marcha Patriotica antolakundeko kide. Kolonbiako egoeraz hitz eginen digute, bertako gatazka politikoa eta bake prozesuaren ulertzeko gakoak emanez. Horrez gain, Kolonbiako gizarte mugimendu ezberdinek kontestu horretan duten zeregina aipatuko dute, herritarrek eramandako prozesu konstitugileari buruzko gaia sakonduz.

Sarrera prezio librean.

Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu