Aurten ere programazio ugaria izanen da haurren xokoan, nola ez EHZ haientzat ere antolatua delako.

Hemen azpian dituzue aurten proposatzen ditugun tailer eta joko ezberdinak !

Yoseikan Budo tailerra - Igandean 14:00etatik 15:30ak eterdi arte

  • yoseikan budo tailerra

EHZ festibalean Bask Force, Urruñako elkartea etorriko da haurrei Yoseikan Budo formakuntza bat proposatzeko. Arte martzial horiek lantzeko, haurraren gaitasunei egokituko da formatzailea eta gorputzaren indarra, bere oreka landuko ditu ikaslearen mugak errespetatuz. Adin guztiei idekia da, haurrek haien energia gastatzeko aukera ona da !

Izarren hautsa (3 urtetik goiti) - Igandean 16:30tatik 17:00ak arte Eztabaida gunean

Ixabel Milletek, ipuin kondalariak proposatzen duen ikusgarri berria da Izarren hautsa. Haur ttiki eta haundiei zuzendua den antzerki berriak bere estrena uztailaren 2an EHZ festibalan eginen du.

Zure saboina zuhaurek sor ezazu !

Dena izenburuan da !

"Musika lagun" (10 haur, 8 urte pekoentzat ) - Larunbata 11:00etatik 12:00arte Eztabaida gunean

Tailer honek musikari gogoa pizteko xedea du. Ahots eta gorputz adierazpenaren bidez, erritmoa eta melodiaren sentsua zorroztuko dute haurrek. Beren kuriostasunari dei eginik, tailerraren aktoreak izanen dira eta beren esku dituzten baliabide guziekin jostatuko dira (mintzaira, kantua, gorputz perkusioa...)

Egitarauan : soinu ibilbideak, musika jokoak, ipuina, dantza...

Previous Next

 

Gaia ! - Larunbata 13:00etatik 16:00ak arte 

  • gaia

 

GAIA-k euskal herri kiroleri loturiko animazio parte hartzaileak proposatzen ditu. Sega luze, lasto altxatze, lasto meta jaurtiketa, Toka, lasterketa forma ugari, boneta jaurtiketa, soka tira, etab... Familian, desafioen bidez, festibalarien artean edo festa giro parte hartzailean joko hauen deskubritzeko aukera izanen da ! Jokoak haurrentzat bezainbat helduentzat egokiak dira !

SARDE SARDEXKA, Dasta josta ! (7 urtetik goiti)- Igandean 11:00etatik 12ak arte !

> Izena eman beharko da ! Tailerra 12 bikoteentzat egina da (24 pertsona). Familian edo lagunekin etorri !

5 zentzumenak deskubritzeko desafioa, hautuzko elikaduren inguruan.

 

 

 

Kongoko dantza tailerra - Igandean 16:00etatik 17:30 arte  Eztabaida gunean

Rebecca M'Boungouk dantza eta kantuaren bitartez Kongoko kultura aurkezten die haurreri molde ludiko eta pedagogikoan

>> Kasu, izena eman beharko da !

  • dantza tailerra