EHitzaldiZ 

EHZ hiru egun baino gehiago delako, urte osoak gogoeta momentuak proposatzen ditugu, Ipar Euskal Herria osoan. Horren baitan, hitzaldiak, eztabaidak eta zinemaldiak antolatzen dira ; aktualitatezko gaiak jorratuz. Pentsamendu kritikoa festibala'tik at erakarri nahi da, Euskal Herria Zuzeneanen baitan diren baloreetatik abiatuz eta gizarteko erronkak aztertuz.

EHitzaldiZ #1

Abenduaren 19an, Baionako Atalante zinegelan.Arratsaldeko 6ak eta erditan, Atalante zinegelan "Je lutte donc je suis" filmaren aurkezpena izan zen eta ondotik eztabaida, Yannis Yoluntas film egilea hor izanik. Musika eta pintxoak izan ziren giro oxoan bukatzeko.

  • je lutte donc je suis

 

EHitzaldiZ #2

Gael Roblin militantearekin, Bretainiako askapen borroka nazionalaren eta sozialaren inguruan mintzatu ginen (autodeterminazioa, hizkuntza, 44=Breizh. "Bonnets rouges". ZAD Notre-Dame-des-Landes, Rennes 2-ko gazteriaren borrokak...).

  • ehztabaidaz 2

EHitzaldiZ #3

Aldi honetan, Kolonbiako egoerari buruz zuzendu ginen. Horretarako bi hizlari lagun izan genituen: Andrés Felipe López eta Jorge Freytter-Florian, biak Marcha Patriotica antolakundeko kide. Kolonbiako egoeraz hitz egin ziguten, bertako gatazka politikoa eta bake prozesuaren ulertzeko gakoak emanez. Horrez gain, Kolonbiako gizarte mugimendu ezberdinek kontestu horretan duten zeregina aipatu ziguten, herritarrek eramandako prozesu konstitugileari buruzko gaia sakonduz.

  • kolonbia mintzaldia