Aurten ere, EHZko eztabaidaguneak hitzorduak proposatuko ditu, burujabetzak hurbiletik ezagutu eta elkarrekin sakontzeko. Azpian dituzue eztabaida eta hitzaldi saioen bitartez sakontzen saiatuko giren gaien edukia.

Gaia : Bake ala pazifikazio ? Autodeterminazioa bake prozesuan

Gomita : Liam O'Ruairc filosofo eta idazle Irlandesa.

Noiz ? : Larunbat arratsaldean, 15:00etan

Irlandako bake prozesua eta ondorengo bilakaera politikoei buruz solastuko dugu Liam O’Ruairc idazle Irlandesarekin. Iaz argitaratu zuen “Bake ala Pazifikazio ? Ipar Irlanda IRAren porrotatik landa” liburua. Bertan IRA erakundearen desarmatzea, preso politikoen egoera, negoziaketa prozesua, bai eta ere aldarrikapen politikoen egoera nola, eta zer ondorioekin gertatu diren aipatzen du. Behaketa hauetatik haratago, autodeterminazio eskubideak bake prozesuan duen funtsezko garrantzia sakonduko dugu, idazleak sustengatzen duen tesiaren arabera, autodeterminaziorik gabe bakerik ezin delako. Hain zuzen ere, bake prozesuak Irlandan oraino ez duelako lortu “bakea” “justizia”rekin lotzen. 

  • irlanda

Erresistentzia bai, baina gero zer ?

Gomitak : Gasteizko Errekaleor auzoa, Notre-Dame-des-Landeseko ZAD eta Eleak/Libre plataformarekin.

Noiz ? : Uztailaren 2an, igandez, goizeko 11etan

Epe luzerako lanketa batean kokatzen den eztabaida unea dugu honakoa : Nola gauzatu, sendotuko, Euskal Herrian eta munduan biharko dinamika eraikitzaile eta erresistenteak ? Geroz eta alternatiba gehiago sortzen diren momentu honetan zein dira esperientzia horien ondorioak. Iaz Notre Dame-de-Landes-ko ZADarekin abiatutako harremanak sakontzen jarraituz, aukera izanen da Euskal Herriko eta beste guneetako erresistentzia eta autogestio eredu ezberdinen ezagutza egitea. Eta hain zuzen ere, ekologia, autogestioa, feminismoa, antikapitalismoa lantzen duten hainbat kolektiboen arteko harremanen sakontzea izango da hitzaldi hauetatik at landu nahiko den erronka.

  • zad partout