EHZn parte hartu ! 

EHZ elkartea urte osoan ari da lanean eta zure beharra dugu ! Programazioan parte hartu nahi duzu ? EHZren gunea pentsatu? Aurrekontuak kudeatu? Webgunea menperatu? Segur zure lekua aurkitzen ahal duzula EHZ elkartearen bizian ! Gure antolaketa ulertzeko eta zein komisio baden ikusteko informazio guztia azpian duzu. 

Nola antolatua da EHZ?

EHZ satelite eta komisiotan antolatzen da, sateliteak komisioen koordinazio guneak direlarik. EHZ 4 satelitez osatua da Teknika, Proiektu Segipena, Komunikazioa eta Administrazio Kudeaketa. Bakoitza komisio askoz osatua da, ondorioz komisio guzti horiek elgar ikusi eta eztabaidatzeko beraiek osatzen duten satelitean biltzen dira. Teknika satelitea adibidez, janari, sekuritate edo zirkulazio komisioez osatua da eta komisio bakoitzen arduradunak teknika orokorreko bilkura batean topatzen dute elgar eztabaidatzeko eta aitzinapenetaz hitzegiteko. Zehaztu behar da komisio batzuk urte osoan lanean ari direla eta beste batzuk soilik festibalaren kari martxan jartzen direla. Satelite bakoitzaren deskripzio eta egin beharren informazioak azpian dituzu. Edozein taldetan sartzeko aukera du edonork eta ez da jakintza berezirik behar ! EHZ formakuntza gune bat da beraz ez dudatu eta parte hartu.

Interesatua den oro [email protected] emailera idazten ahal du edo 07 63 03 11 22 zenbakira deitu  informazio gehiago izateko.  

Teknika satelitea:

Urteko ekimen eta festibalari begira arlo tekniko eta logistikoaz arduratzen da. Talde honek muntaketa desmuntaketa nola antolatu edo festibaleko gunea nola antolatu pentsatzen du. Orokorki urtean zehar antolatzen diren ekimen ezberdinen atal teknikoa segurtatzen du. Urte osoan zehar satelitea biltzen da eta festibala hurbildu arau hainbat komisio martxan jartzen dira (janari, sekuritatea, zirkulazioa, laguntzaile harrera, ostatua).

Proiektu segipen satelitea:

Satelite honetan urteko zein festibaleko proiektuak landu eta aurrera eramaten dira. Komisio batzuk urte osoan lanean ari dira ala nola ikusgarri programazioa, gaueko programazioa, eztabaida gunea, haurren xokoa. Baina beste asko festibala hurbildu arau hasten dira lanean adibidez artisten harrera taldea, artisten janari taldea, backline...

Administrazio kudeaketa satelitea:

Talde honek du festibaleko atal adminsitratiboa kudeatzeko ardura garrantzitsua. Talde honek urtean zehar plangintza ekonomikoa eta aurrekontuak pentsatzen ditu. Horrezgain festibalari begira ttantto eta info guneak kudeatzen ditu. Baita ere ttantto bilketa kondaketa... 

Komunikazioa:

EHZk urtean zehar eramaten dituen ekimen guztien komunikazioa segurtatzen du. Urte osoan satelitea biltzen da eta festibala hurbildu arau hainbat komisio sortzen dira (prentsa kudeaketa, harreman publiko, webgune kudeaketa...).