Zer da Euskal Herria Zuzenean elkartea ?

Historikoa

EHZ 1992 urtean sortu zen PIZTU elkartearen segipen zuzena da eta elkarte militante gisa definitu daiteke. Hasieratik, Elkarteak Euskal Herrian ikusgarrigintzan oinarrituriko laguntza eta trukaketa plataforma bat izatea zuen helburu eta EHZ festibala ildo hortatik sortu zen,1996an Arrosako zolan.

Geroztik, EHZ-k beti lan ardatz berdinen inguruan lan egin du:• Dinamika azkar baten sortzea Iparraldeko barnekaldean, 3 egunetako gertakari indartsu baten inguruan,

  • • Euskal nortasun, kultur eta hizkuntzaren defenditzea,
  • • Gure garaiko baloreen bozeramaile izatea,
  • • Laguntzailegoan oinarrituriko antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko trukaketa eta ezagutza bultzatzea.

EHZ elkartearen eginkizun nagusia, 20 urtez 3 eguneko festibalaren antolakuntza izan da, eta horreri esker da ezagutua. Urte guzti hauetan 4 gune ezberdinetan izan da festibala eta milaka pertsonek parte hartu dute antolatzaile edo festibalari gisa.

Xedeak

Elkarte militantea denez, EHZak ez du dirua irabazteko helbururik eta horrez gain alderdi politiko, sindikal ala edozein instituzioren menpekotasunik gabe funtzionatzen du, askatasun osoz jokatuz bere garapenari begira.

Elkarteak 4 lan eremu ditu

  • • Ikusgarrigintza
  • • Lurralde garapena
  • • Sensibilizazioa
  • • Sorkuntza artistikoaren sustengua

Proiektu eta dinamika ezberdinen bitartez, EHZ-k euskal jendartea bere ainiztasunean hunkitu nahi du, elkarren arteko zubiak sortuz, balore eta ideia garrantzitsu batzuen inguruan.

EHZ-k bi aurpegi izan nahi ditu:

  • • EHZ herri tresna: Euskal Herriko hedapen, koordinaketa eta adierazpen tresna.
  • • EHZ herri aktore: Euskal Herriaren garapen prozesuaren (kultur, ekonomiko, sozial) aktore bat.

Baloreak

  • Euskal hizkuntza, kultura eta nortasunaren babesa eta sustatzea
  • Diskriminazio forma guzien aurkako borroka (arrazakeria, sexismoa, homofobia)
  • Eskubide zibil, politiko eta giza eskubideen aldarrikapena
  • Ingurumenaren defentsa
  • Alter mundialismoa eta internazionalismoa
  • Kapitalismoa eta gain kontsumoaren gizartearekiko kritika
  • Justizia sozialaren aldarrikapena
  • Kontra kulturaren aldarrikapena

Praktikan

  • Prezio apalen politika: Txartelen eta tokian bertan diren produktuen prezioen mugatzea ahalik eta jende gehiena hurbildu ahal izateko.

  • No pub: EHZk ezeztatzen du kontzertu gune guzietan publizitatea izaitea
  • Kontsumo etikoa: EHZk garrantzi asko ematen dio prudukzio iraunkorretik datozen tokiko produktuen salmentari.
  • Laguntzailegoa: EHZk %99an laguntzailegoari esker funtzionatzen du, gaualdiei dimentsio humano bat emanez eta arduren kudeaketa gazteen esku emanez
  • Prebentzioa: EHZk bestaren inguruko arriskuei buruzko prebentzio mezuak zabaltzen ditu (drogak, ihesa, auto istripuak...)
  • Barnekaldean dinamika baten sortzea: EHZk barnekaldean gertakariak ahalik eta gehien antolatzen ditu husten ari den zonalde hori dinamizatzeko asmoarekin.
  • Tokiko artisten eta karrikako arteen hedapena: EHZk ez ditu bakarrik afitxa buruak joarazten. Hala nola, karrikartea eta tokiko sorkuntzak sustengatzea helburu du. Festibala ez da bakarrik gaueko gertakari bat; ordutegi biziki zabala ukanez, animazioak goizeko 10etan hasten dira goizeko 4etan bukatzeko
  • Hego eta ipar Euskal Herritarren arteko loturen azkartzea: EHZ-k gertakari guzietan, hegoaldeari zuzendutako komunikazio kanpainak eramaten ditu, partaide ezberdinen laguntzarekin (Topagune erakundea adibidez), hego eta ipar Euskal Herriko talde eta artistak etorraraziz, etab

Jardunbidea

EHZak funtzionatzen du pertsona ezberdineri esker:

  • 15 kidez osatutako administrazio kontseilua
  • 2 langile permanente koordinaketa orokorra eta eguneroko kudeaketarako
  • 14 lan komisio
  • 60 pertsona komisio ezberdinetan banatuak
  • 700 laguntzaile festibal garaian

Gure funtzionamendua edozein laguntzaileri irekia da !