Hegalaldia

Ipar Euskal Herriko bazter orotan eta ezohiko lekuetan 4 kontzertu berezi eskaintzeko asmoarekin, Atabalek eta EHZk bat egiten dute, aurten. Hala, gaur arte musika munduarekin loturarik izan ez duten lekuetan kalitatezko kontzertuak eskainiz, urte osoan lurraldea biziarazten dutenengana hurbiltzen dira antolatzaileak.

4 data, 4 guneetan :

  • Abendoaren 12 an – Izpuran – Bordaxuria – Last Train & Radiator
  • Martxoaren 23 an – Saran – Ihartze Artea – Micah P.Hinson &Anari
  • Maiatzaren 21 an – Miarritzen – Cité de l’Océan – John Talabot – John Berkhout – Lumi
  • Irailan – n – Informazio gehiago laster...

---------------------------------------------------

Hegalaldia#3

Hirugarren kontzertu horrentzat, Baleapop eta Musique d’Apéritif-ekin elkarlanean, John Talabot, Lumi eta John Berkout artista bikainak aurkezten dizkizuegu.
Hitzordua, Cité de l'Océan-an, 14:00etatik 20:00etara iraganen den arratsalde zoragarrian !

Cité de l’Océan eta Miarritzeko herriarekin partaidetzan. Akitainia Limousin Poitou Charentes eskualdea eta CNV-aren sustenguarekin.

         

  • JOHN TALABOT

Espainiako musika elektronikoaren berpiztearen burua da. Azken urteetan, gero eta arrakasta gehiago bildu du, kritikoek aho batez txalotu zuten. Nu-house musikaren soinuetan barna ibiltzen da, disco musikaren eguzkipean egoten da, eta indie-pop musikatik hurbiltzen da ere.
Oriol Riverola izeneko Bartzelonako gaztea, gaur egun, musika elektronikoan, mundu mailako gidarien artean kokatzen da.
Musika elektronikoan, mundu mailako onenen artean kokatzen da Bartzelonako gaztea. Erremixa sortzaile (The XX, Charilift, TEED) eta DJ gisa arrakasta handia du.

 

  • LUMI

Folka eta musika elektronikoa nahastea arriskutsua izaten da ardura. Nahia Zubeldia eta Matthys-ek baina, fineziaz eta maisuki egiten dute bien arteko nahasketa. Odei taldearekin berriki egin lanagatik ezagutua den ekoizlea da Matthys. Nahia Zubeldia kantariaren euskarazko kantu akustikoak, soinu elektroniko eta sintetikoekin laguntzen ditu. Bertako kultura goratzeko eta biziberritzeko manera ederra

 

  • JOHN BERKHOUT

John Berkhout Oiartzungo bost gaztek osaturiko taldea da. Bere partaideak, haurtzarotik lagunak, elkarrekin hezi eta etapa nahiz estilo musikal ezberdinak ezagutzera eraman dituen abentura batean murgildu dira.
John Berkhout natura, nostalgia eta zentzumenak uztartuz, folk, rock, psikodelia edo indie musikaren ildotik eginiko bidaia bat dela esan dezakegu.

Txarteldegia: https://www.weezevent.com/hegalaldia-3-john-talabot-john-berkhout-lumi 

Event Facebook: https://www.facebook.com/events/482965091895471/

 

  • john talabot

 

Hegalaldia#2

Bigarren ekitaldia Usopop elkartearekin batera antolatu genuen Sarako Ihartze artea etxean, bertan Micah P.Hinson eta Anari izan genituen kontzertua ematen. 

  • MICAH P. HINSON

http://micahphinson.com/

Bere folk musikarekin, Ameriketako eremu zabalak eta arimaren baitako nahasmenduak edo gordetako zaurien intimitatea ikertzen ditu MICAH P. HINSON artistak. Tradizioaren eta modernitate dotorearen artean, grazia nabarmenaren bitartez, bere musikak gutako bakoitza bere barneraino hunkitzen du.

  • ANARI

Intimista, asaldatua, latza, unibertsala, kontsolagarri, sailkaezinea, bezain baitezpadakoa den folk rock artista euskalduna da!

  • hegalaldia 2

 

Hegalaldia #1:

Lehen edizio horren kari Izpurako Bordaxuria etxaldearekin bat egin dugu, Garaziko Gaztetxea, Usopop festibala, Baleapop festibala eta Basaizea elkarteekin eklarlanean Last Train eta Radiator kontzertuentzat.

 

  • LAST TRAIN

https://lasttrain.bandcamp.com/
Rock and rollaren jakak, klixerik gabe. Poparen slimak, inozentziarik gabe. Bluesaren bota motzak, prosaismorik gabe. Last Train taldeko gazteek rock and roll hipnotiko bat sortzen dute, mundu larrutu eta menperatu batean. Birak biderkatuz, beren famak erosezina da eta denetan segitzen ditu, denbora luzeegian rocka bulgarizatu duten belarriei ihesbide bat eskainiz.

 

  • RADIATOR

https://soundcloud.com/radiatorband
Moï Moï Records diskoetxearen baitan sartutako azken taldea da Radiator. Proiektu berri horren sortzeko, Vincent Bestaven (BOTIBOL - CRANE ANGELS... ) eta Peio Erramouspe (POLYGORN – ELORN...) elkartu dira. Orain arte ezagututakoarekin ez dauka zer ikusirik eta musika estilo zehatz batean sailkatzeko zaila da beti ere.
Radiator garage-bluesaren ur bero eta nahasietan dabilela erran genezake behar bada.


Ate idekitzeak:
Aurresalmentari pentsatu, tokiak mugatuak dira
 http://www.domaine-bordaxuria-larraldea.com/

 

 

  • 12313734 10153628826906236 5970216649332967126 n