Gogoeta prozesua

20 urte bete zituen iaz EHZ festibalak. Historia luzeko elkartea da beraz eta belaunaldi askotako gazteak pasa dira bertatik. Aurten hamarkada berri honetan sartzean elkarteari auspo berri bat eman nahi izan diogu gogoeta prozesu bat abiaraziz. Helburu ezberdinak ditu prozesu honek, alde batetik laguntzailegoaren lekua zein den berriz definitzea eta bestetik elkartearen estruktura bera aldatzea. 

20 urte ondoren laguntzailegoari buruz berriz gogoeta bat eramatea ezinbestekoa iruditu zaigu, nola integratu ahal bezain ongi laguntzaile berriak? Nola lortu laguntzaile oro proiektuaren barne sentitzea eta proiektuaren ordezkari izatea okupatuko dituen leku ezberdinetan ? Laguntzailegoari buruzko galdera guzi horiei erantzun bat aurkitzeko hasi genuen prozesua.

Bestetik EHZ elkartearen estruktura aldatzeko xedea agertu zen lehen bilkuretan, bai laguntzaileak hobeki integratzeko baina baita ere erabaki guneak aldatzeko eta modu horizontalago batean erabakitzeko EHZ elkartearen inguruan.