Izan laguntzaile !

Urteko proiektu zein festibaleko programazioaz arduratzen den taldea da proiektu segipena. 6 komisioek osatzen dute satelitea urtean zehar: Ikusgarri programazioak, Kontzertu programazioak, Brigada ubelak, Eztabaida guneak, Haurren xokoa eta Apainketak. Azpian talde bakoitzaren zehaztasunak.

Gaueko programazio:Festibaleko zein urteko kontzertuen programazioaz arduratzen da talde hau. Kontzertu programazio oso bat pentsatzen ikasteko aukera da. Managerra kontaktatzetik artisten harrera arte diren etapa guztiak ikusiko dituzu programazio talde honetan aprte hartuz. Talde batzuk proposatu nahi badituzu edo urteko programazioaz zure iritzia eman nahi baduzu jakin ongi etorria zirela programazio taldera !

Eztabaida gunea: Talde honek festibal garaian gazteluan kokatzen den eztabaida gunea kudeatzen du. Horrezgain urtean zehar oso aktiboak dira eta eztabaida, film proiekzioak proposatzen dituzte arrakasta haundiarekin. Bertan gogoetarako lekua izango duzu eta asko ikasteko aukera ! Gaiak sakontasunez aztertu eta eztabaidatu nahi badituz hemen da zure lekua ! 

Ikusgarri programazioa: Festibalean kontzertuetatik aparte ikusgarri asko proposatzen dira. Talde honek ditu bertsolari, dantzari, txaranga edo zirko ikusgarriak propsoatzen.  Ikusgarri programazioari esker lortzen dugu urtero ikusgarri eskaintza zabal bat izaten festibal garaian.

Brigada ubela: Oraindik berria den komisio honek festibalean den puntu ubela kudeatzen du. Haiek ere eztabaida gunearen animazioan parte hartzen dute feminismoari buruzko filma proiekzio edo eztabaidak antolatuz. Horrezgain iaz eraso seksisten kontrako protokoloa martxan jarri zuten. Hemen ere gogoetarako lekua bada !

Apainketa: Talde honek du festibaleko gunea janzten, izan ostatu atzean diren panelak edo gunean ikusten diren estrukturak. Esku lanak eta apainketarako idei berritzaileak baldin badituzu talde honetan ongi sentituko zira dudarik gabe. 

Haurren xokoa: Festibalean haurrentzako lekua bada ere. Jolasak, tailerrak, txontxongilo emanaldiak proposatzen zaizkie eta haurren xokoak dizkie programa guzti horiek antolatzen. Zuk ere haurreri programazio egokitu bat proposatu nahi baduzu zato talde honetara.

Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu