Nolakoa irudikatzen duzu 2019ko EHZ?

EHZren barne eztabaidaren bigarren fasea (helburu eta funtzioak berdefinitzea) bukatu ondoren, orain 3, fasea gauzatuko dugu. Azken fase honen helburua hurrengo urteko proiektuaren formatua zehaztea da. Hortarako, deia egiten dugu nahi duen orori, gutxienez beste bi lagunekin bildu eta hastea irudimena martxan jartzen. Hurrengo EHZ nola irudikatzen duzuten esplikatzea izanen duzute misioa. Laguntzeko azpian aurkituko dituzue bete behar diren irizpide batzuk.

Proiektu bat proposatzeko irizpideak:

 1 - Zuen proposamenak, kolektiboki adostutako EHZren berdefinizioa kondutan hartu beharko du.                                                                   2  - Gutxienez hiru pertsonen artean egindako proposamena izan beharko da. Helburua, lagun artean bildu eta EHZren inguruan dituzuen gogoak eta ideiak trukatzea da.                                                                                                                                                                                 3 -Zuen proposamenak eduki minimo bat izan beharko du. Orri bat eta erdiko luzera izan beharko du gutxi gora behera. Ahal den heinean, hurrengo galderei erantzunez:

Denboraldiak : Urte osoan zehar nolako aktibitate mota irudikatzen duzue ? Orain arte bezala 3 eguneko asteburuko momentu azkar bat antolatzea ikusten duzute ? Egun batekoa ? Horrekin batera urte osoan beste hainbat ekimen ? Ze motakoak... Zuen proposamenaren bitartez minimoki lortu behar dugu irudikatzen EHZren urte tipo bat nolakoa litzatekeen.

Nun : Proposatzen den aktibitate bakoitzeko ze gune geografikori pentsatzen duzute ?  Toki batean ? Askotan ? Herri batean ? Pentze batean ?

Nola ? : Ze mailako errekurtsoak beharko dira ?(handiak-tikiak, humanoki zein diru mailan.

Tematika: Tematika bakarraren inguruan, ala tematika asko ? Urtrero aldatzen dena?

Epeak :

Ekainaren 2an, proiektuen idazketarako egun ideki bat antolatua izanen da. Arratsaldeko 2etatik goiti EHZren egoitzan (Hazpanen frontoi plazako, ARY eraikinean).

Ekainaren 15an, gaueko 12ak azken epea izanen da proiektuak bidali ahal izateko, hurrengo emailera : kontakt@ehz-festibala.eu

Ekainaren 18an, Eztabadaiak kudeatzen dituen lan taldea, proposamenak helarazi dituztenekin kotaktuan sartuko da biltzar nagusia prestatzeko asmoarekin. Horrezgain egunean bertan proposamen ezberdinak helaraziko dira laguntzaileeri, biltzar nagusia baino lehen aurkeztun ditzazten. Egun berdinean proiektuak laguntzaileeri bidaliak izanen dira, edozeinek jakin dezan zein diren proposamen ezberdinak biltzar nagusia aitzin.

Ekainaren 23an, 14:30tan Biltzar Nagusia. Proiektuak proposatu dituztenek 5 minutu izanen dituzte esplikatzeko zein den haien proposamena. Ondotik proposamenetan oinarrituz, denek elgarrekin aukeratuko dugu ze forma eman EHZ berriari.

Edozein informazio edo galderarentzat deitu lasai zenbaki honetara 07 63 03 11 22

 

 

  • eskualde hitzorduak