EHZ berrasmatzen

Azken urteetan EHZ elkartearen proiektuarekiko hainbat galdera sortu dira. Behin betikoz galdera horieri erantzun bat aurkitu eta proiektu berri baten sortzeko helburuarekin, azken udan transizio urte bat markatzea beharrezkoa zela erabaki zen.  EHZ berrasmatzera goaz ! Martxoan hasi eta Ekaina arte,  3 fase ezberdinetan antolatutako eztabaida eramanen dugu elkarte barnean.

Lehen fasea

Lehen fase honen bi helburuak, elkartearen egoera zein den ulertzea eta Ipar Euskal Herriko erronkak zein diren agertaraztea izanen dira hurrenez hurren. Horretarako bi ariketa ezberidn eginen ditugu:

  • Lehenik elkartearen barne zein kanpo mailako diagnostiko bat eginen dugu. Gaur egun elkartearen egoeraz ahal bezain argazki zehatza osatzeko asmoarekin.

  • Ondoren iparraldeko erronkak zein diren agertarazteko, datu batzuetan oinarrituz lanketa berezi bat eramanen dugu. Modu honetan gerora begira iparraldeko erronkak zein diren azalerazi nahi ditugu.

Bigarren fasea

Gure elkartearen diagnostikoa eskuan eta iparraldeko erronkak identifikatu ondoren, elkartearen berdefinizio lan bat eginen dugu. Gehienbat elkartearen helburu eta funtzioei interesatuko gira fase honetan. Modu horretan, iparraldearen erronkak zein diren buruan izanik, elkarteak bete beharko dituen helburu eta funtzioak adostu ondoren bukatuko da bigarren fase hau.

Hirugarren fasea

Hirugarren eta azken eztabaida fasean helburu eta funtzio berriei erantzuteko formatu eraginkorrena adostu beharko dugu. Orain arte erabilitako formatua 3 eguneko festibala bazen zein izanen da hemendik aurrera formatu egokia?

Zure aportazio ezinbestekoa da ! Adi egon eta parte hartu eztabaida prozesuan !

 

 

  • zirimola kronoweb