Lumi

gerezieta
photo lumi
Lapurdiko Moï Moï kolektiboaren (Baleapop ere antolatzen dutenen) azken argitalpena Lumi bikotearena da. Folk argitsu eta elektriko koskor bat da, ohe sintetiko epelean etzana. Lumi taldeak, euskaraz, poesia (musika) erromantikoa birdefinitzen du. Elektropop bikotea 2014an sortu zen. Nahia Zubeldia (ahotsean eta gitarra elektrikoan) eta Matthys (makinetan) ditu kide, eta urruneko ertzetara eramaten gaituzte. Bikote horretan, elkarri kontra egin baino, makinen modernotasunak eta euskarazko hitzek bat egiten dute. Lumiren lehen EPko lau kantuek –Beleak, Erromantikoarena, Haritza eta Lehoi Enea- elementuak, natura dituzte aipagai, baita maitasuna ere. Edertasunaren definizio bat ere izan daiteke. Björk edo Sigur Ros heldu zaizkigu gogora, baita Howe Gelben bakarkako lanak. Baina  erreferentzien mugetatik at, euskal bikoteak nortasuna bere-berea du. Lumi-k lehen EPa Moï Moï Records-ekin atera berri du, eta 2016an lehen albuma argitaratuko dute. 
Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu
Lien
https://moimoirecords.bandcamp.com/album/ep
Jatorria
Euskal Herria
Mota
Musika
Scène
gerezieta
Jour
samedi
Heure début
18:00