EHZ sustengatu

                                                                =>  EHZ lagundu <=                                                    

2014. urtean jasan ginuen ekaitzak diru galtze handiak eragin zituen, Euskal Herria Zuzenean elkartea ekonomikoki egoera larrian utziz. Gogoeta handien ondotik, festibala errotik berrantolatzearen eta formula egokituago bat asmatzearen apustua egin genuen. Pasa diren bi edizioetan, formula honek funtzionatzen duela, eta epe luzera bizigarria eta iraunkorra dela frogatu dugu.

Hala ere, 2014ko ekaitzak eragindako ziloa bizkar gainean daramagu, eta aitzina segitzeko eta proiektu berria marrazteko orduan, pizu handiko traba bat da. Geroan proiektu interesgarri zein baliagarriak martxan jartzen segitzeko, pizu hori bizkarretik kentzea garrantzitsua da.

EHZ denena den proiektu baliagarria, ezinbestekoa eta aurrerakoia delako segitzen dugu bere biziiraupena segurtatzeko lanetan egunero. Horregatik, diru bilketa bat plantan jartzea erabaki dugu amets honek iraun dezan urte luzez oraindik.

Euskal Herria Zuzenean elkartearen indarra bere askatasuna izan da, beti. Betidanik laguntzaileen eskutik eraiki izan da festibala. Horrek digu erakutsi Ipar Euskal Herrian den auzolanaren indarra, eta EHZn den mikro-jendarte ideal horren gauzatzeko nahia. 22. edizioa da. Aitzineko belaunaldiek haien EHZ asmatzeko aukera ukan zuten. Lagun gaitzazue gure festibala sortzen !

Horretarako, laguntzailegoarengan, festibalzaleengan, euskaldunengan, festibalak babesten dituen balore guztien alde borrokatzen duen jendearengan sinesten dugu. Amesten dugun gizarte eredu ideal hori hiru egunez isladatzen duen festibalak bizirik irauteko, denen laguntza beharrezkoa da.

                                                         => EHZ lagundu <=

                                                           

  • 13603828 10208517255643070 4820303494669621815 o